HELBIDEA: Pº José Mª Arizmendiarrieta, s/n
Apartado 34
PK: 20500 Arrasate-Mondragón (Guipúzcoa)
TELEFONOA: 34 943 71 95 00
FAX: 34 943 79 88 76
Deskribapena:
FINANTZA ARLOA: Euskadiko Kutxa eta Lagun Aro ikurrekin, Finantza arloak berariazko hiru jarduera biltzen ditu: banka, gizarte aurreikuspena eta aseguruak.
Euskadiko Kutxa Espainiako leku gehienetan dago, eta zerbitzu espezializatuak eskaintzen dizkie enpresa txiki eta ertainei, eta bereziki, Korporazioko kooperatibei. Era berean, bezero partikularren beharrak, batetik, eta, betetik, aseguruetan, leasingean eta kontsumorako kredituan espezializatutako finantza sozietateen garapen beharrak asetzen ditu.
Lagun Arok, bestetik, gizarte aurreikuspeneko sistema bat kudeatzen du. Korporazioarena bakarrik da, eta bere finantza jarduera bere ondasun funtsen errentagarritasuna optimizatzean datza, Korporazioko bazkideen etorkizuneko zerbitzuak bermatzeko.