|
|
Eroski Fundazioak 220.275 kilo elikagai entregatu dizkio Espainiako Elikagai Bankuen Federazioari
Aurten ekimen bikoitz honen emaitza oso positiboa izan da, izan ere, 220.275 kilo elikagai bildu dira, Eroski Fundazioak Espainiako Elikagai Bankuen Federazioari eman dizkionak (FESBAL).
Elikagaiak biltzeko kanpaina hauek 1996az geroztik Eroski Fundazioak eta Espainiako Elikagai Bankuen Federazioak duten hitzarmenaren ondorioz gauzatzen dira, eta konpromisoa urtero bi kanpaina antolatzea da.
Orain arte egin diren 22 kanpainetan Eroski Fundazioak eta kontsumitzaileek 1.462.172 kilo elikagai eman dute.
Kontsumitzaileek Elikagai Bankuarekin duten konpromisoa babesteko, Eroski Fundazioak kanpainan bezeroek emandako elikagaien kilo kopuruaren %20 ematen du. Elikagai guztiak Elikagai Banku desberdinetan banatzen dira, pertsona behartsuekin diharduten kolektibo eta elkarteen artean bana ditzaten.
Ekimena Eroski Fundazioaren Elkartasun Programaren barruan dago, eta horren barruan ekintza hauek nabarmentzen dira:
. Boluntariotza Korporatiborako Programa, Fundazioko langileei, bezeroei eta lagunei zuzendua.
. Boto solidarioa: banaketaren sektorean horrelako lehenengo ekimena izanik, gure bezero, lagun eta langile guztiek Eroski Fundazioak finantzatuko duen proiektua bozkatzeko aukera dute.
. Bidezko merkataritzari buruzko hamabostaldi informatiboa, Intermón Oxfamekin lankidetzan.
. Nazioarteko Lankidetzako Esku Hartzeak finantzatzeko urteroko deialdia.
. Produktua Emateko Programa, GKE-ei jostailuak eta ehunezko produktuak emateko.
http://www.eroski.es