Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Eroskik trans koiperik gabeko opil gama merkaturatu du

  • Fecha: 13-11-2009

Argazkia Eroski supermerkatuaEroskik, bere bezeroen osasuna, elikadura eta ongizatea sustatzeko konpromisoari leial, osasunerako naturalagoa eta onuragarriagoa izango den opilgintzako 24 produktuko gama berri bat aurkeztu du.

Gama berri horren ezaugarri nagusia hauxe da: ez dauka partzialki hidrogenatutako landare oliorik -hots, trans koipeak-; eta kontuan izan behar da olio horiek opilgintza industrialeko produktu gehienetan sartuta daudela eta osasunerako kaltegarriak direla, gehiegi kontsumituz gero.

Opil eta ogi gama honen izena `Más natural´ da, eta Eroskik egindako beste aurrerapauso bat da, bere markako produktu guztietatik trans koipeak kentzeko 2007an hartutako konpromisoaren barruan. Konpromiso horren ondorioz, EROSKIk dagoeneko trans koiperik ez daukaten 145 produkturen errezetak birformulatu ditu.

Eroski da bere markako produktu guztietatik trans koipeak kentzeko konpromisoa hartu duen Espainiako banaketa enpresa bakarra; hala, elikagai osasungarriagoak eskainiko ditu, baina zapore eta prezio berberei eutsiz. `Más natural´ opil eta ogi gamarekin batera, beste jarduera batzuk ere martxan dira, hala nola nutrizioari buruzko etiketatzea EROSKI markako produktuetan, zeinak, kolore kode erraz baten bidez, dieta osasungarri bati jarraitzen laguntzen duen.

`Más natural´ opil eta ogi gama berri hau eskualdeko hornitzaile txikien ahaleginari esker merkaturatu ahal izan dugu, izan ere, hornitzaile horiek bere egin dute osasunaren eta ongizatearen alde Eroskik hartutako konpromisoa, eta gainera, beren jakintza eskaini dute eredu tradizionaletan oinarritutako egiteko moduetan, betiko zaporea bermatuz.

Eroski ren merkataritza sareak ia 2.300 establezimendu biltzen ditu; horien artean hipermerkatuak, center supermerkatuak, Caprabo eta city, bidai bulegoak, gasolindegiak, Forum Sport kirol dendak, IF perfumeriak, Abac aisialdi eta kultura dendak eta 25 plataforma. Sare horri 482 autozerbitzu frankiziatu gehitu behar zaizkio. Frantzian, Eroskik 39 establezimendu dauzka (hipermerkatuak, supermerkatuak eta gasolindegiak), eta Andorran 4 IF lurrindegi.

Duela 40 urtetik hona, EROSKIren mozkinen %10 ekintza sozialeko ekimenetara bideratzen da, Eroski Fundazioaren bitartez. Etekin horien zati handi bat gizartera birbideratzen dira, komunitatearen hiru behar motari erantzuteko: kontsumitzailea informatu eta prestatzea, ingurumena defendatzea eta elkartasuna.
 

http://www.eroski.com


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa