Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

EROSKIren emaitza gordin operatiboa (EBITDA) 434 milioi euro izan da (%+8)

  • Fecha: 24-05-2010
EROSKI 434 milioi €-ren emaitza gordin operatiboarekin (EBITDA) itxi du 2009ko ekitaldia, aurreko urtean baino %8 gehiago. Etekina ere, finantza gastuen eta zergen aurretik, %30 hazi da. Bi datuak 2008koak baino hobeak dira. Emaitza hori are baliotsuagoa da kontuan hartuta jarduerak behera egin duen garaian gertatu dela, eta EROSKIk behin eta berriro etekinak lortzeko duen sendotasuna erakusten du. Taldearen matrizea den elkarte kooperatiboak 103 milioiren etekina lortu du.
Negozio zifrari dagokionez, EROSKIk 8.427 milioirekin itxi du 2009ko ekitaldia, aurreko urtean baino %6 gutxiago.
Konpainiaren jarduera krisi finantzario eta ekonomikoaren erdian garatu da, eta horrek eragin nabarmena izan duen kontsumoaren jaitsieran, 2008ko bigarren seihilekotik aurrera gogor agertu zen joerari jarraituta. 
 
Emaitza horiek lortzeko palanka nagusia barne gastuaren gestio egokia izan da. Ustiapen gastuak 111 milioi euro jaitsi dira 2008ko ekitaldiarekin alderatuz gero, hau da, termino erlatiboetan, %5,7 murriztu dira. 
 
Banku zorraren beheranzko bilakaerari esker, eta interes tasen aldeko portaerari esker, kostu finantzarioak murriztu ahal izan dira, nahiz eta oraindik ere pisu handia duten; ondorioz, 69 milioi euroren emaitza negatiboa ematen dute, aurreko ekitaldian baino %29 gutxiago izan badira ere. 
 

© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa