|
|
MONDRAGON Korporazioak 4.142 pertsona enplegatu zituen 2009an Nafarroan
MONDRAGON Korporazioak joan den urtean batez beste 4.142 pertsonari eman zien enplegua Foru Erkidegoan, Nafarroako langileriaren %1,5i, eta erkidegoko bigarren enplegatzaile pribatua da. Ganberak egindako azterketak erakusten duenez, MONDRAGON Korporazioak 2009an Nafarroako BPGari emandako balio erantsia 220 milioi euroko zenbatekoa izan zen, guztizkoaren %1,3.
Datu horiek
Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak egindako “MONDRAGON Korporazioak Nafarroan duen garrantzia” izeneko txostenean jaso dira; txostena abenduaren 1ean aurkeztu da, Ganberak Iruñean duen egoitzan. Ekitaldian parte hartu dute
Javier Taberna Ganberako lehendakariak;
Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak; eta
Jose Maria Aldekoa MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakariak.
Industri sektoreak esportatutakoaren %1,2. MONDRAGONek, joan den urtean, Foru Erkidegoko esportazio guztien %1,13 eta inportazioen %0,3 egin zuen.
MONDRAGON Korporazioak Nafarroan duen saldo komertzialari dagokionez, zenbatekoa 50 milioi euro da, hau da, izandako superabitaren balioaren %2,6.
MONDRAGON Taldeak Nafarroan duen presentzia. Gaur egun, MONDRAGONek 14 enpresa ditu Nafarroan kokatuta, gaur aurkeztu den txostenean aztertutako 13ez gain, 2010ean Altsasuko kooperatiba atxiki baitzaio Taldeari.
www.mondragon-corporation.com