|
|
CIKAUTXO ekoizten hasiko da Txinan
Hile honetan hasiko da Cikautxoren produkzioa Txinan. Kooperatiba bizkaitarrak hainbat aplikaziotarako piezak edo multzoak egiten ditu material polimeroetan, eta MONDRAGON Korporazioak Shangaitik hurbil, Kunshanen, duen industrialdean ireki duen lantegi produktiboan ekingo dio bere jarduerari. Nazioarteko proiektu berria martxan jartzeko egindako inbertsioa 7 milioi euro da.
Nazioartekotzea
Cikautxok Txinan planta berria irekita Automozioaren eta Etxetresna Elektrikoen merkatuen globalizazioaren eskakizunei erantzun nahi die, sektore horietara bideratzen baitu bere produkziorik gehiena. Horrenbestez, Cikautxo finkatu egingo du nazioartean duen presentzia, hainbat merkatutan dituen produkzio lantegien bidez, horien artean Txekiar Errepublika, Eslovakia, Brasil eta orain Txina.
Cikautxo Txinak hasieran 6 injekzio makina izango ditu, Txinako merkatuko bezeroentzat kautxuzko piezak fabrikatzeko. Aurreikusita dago urtea amaitu baino lehen langile taldean 45 pertsona aritzea eta fakturazioa 1,2 milioi euro izatea.
40. urteurrena
Azkenik, azpimarra daiteke aurten bere 40. urteurrena ospatzen ari den Cikautxok 153 milioi euroko fakturazio osoa lortu zuela 2010ean, eta nazioarteko salmenten zifra 134 milioi eurora iritsi zen, %87,5. Aurtengo ekitaldiari dagokionez, aurreikusita dago salmentak %7 handitzea aurreko ekitaldian lortutako zifrarekiko.
www.cikautxo.es