Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

“MAIER Diseinuaren Nazioarteko Lehiaketaren” laugarren edizioko sariak eman dira

  • Fecha: 01-07-2011

Sariak banatzeko ekitaldia uztailaren 1ean egin da, Zornotzako “Automotive Intelligence Center” zentroan (Bizkaia), eta bertan izan dira, besteak beste, Imanol Pradales Bizkaiko Diputazioaren Sustapen Ekonomikoaren zuzendaria; MONDRAGONeko Automozioko lehendakariorde Jose Ramon Goikoetxea, eta Euskadiko Industria Diseinatzaileen Elkarteko (EIDE) lehendakari Ignacio Sola.

Lehenengo saria, 8.000 eurorekin hornitua, Leisure Microdot proiektuari egokitu zaio, eta egileak izan dira Jose Ignacio Aguirre, Manuel Alvarez, Javier Machimbarrena eta Alex Ochoa de Aspuru, guztiak ala guztiak  Mandesso Design nazioarteko enpresaren diseinatzaileak. Bigarren saria, 4.000 eurokoa, Travelling is discovering proiektuarentzat izan da, zeina Errioxako Goi Mailako Diseinu Eskolako ikasleak diren Iraia Sanzek, Johanna Starklek eta Sila Pascualek garatu duten, Eta hirugarren saria, 3.000 eurokoa, Wicker&Crochet proiektuak irabazi du, halaber Errioxako Goi Mailako Diseinu Eskolako ikasleak diren Paula Canalejo, Miriam Carcia, Marta Gomez eta Claudia Gomezek aurkeztuta.

Sariketaren laugarren edizioan guztira hainbat herrialdetako 99 proiektu aurkeztu dira, horien artean Frantzia, Holanda, Errusia, India, Brasil eta AEB, eta horrek erakusten du MAIER Taldeak antolatzen duen lehiaketak nolako interes handia sortzen duen.


Color & Trim
Aurten aurkeztu diren proiektu guztiak automozioaren eremuan oso hedatuta dagoen Color & Trim arloari lotuta egon dira, hau da, ibilgailua apaintzeko kolore, material eta egituren diseinuari lotuta. Edizio honetako proposamenek Color & Trim bitartez bultzatu beharreko lau alderdiren garapenari jarri diote arreta: emozioa –ibilgailuaren barruan emozio berriak eragiketako-; polisentsoriala –ukimenak, ikusmenak, usaimenak… garrantzi handiagoa hartzen baitute akaberak sortzeari dagokionez-, mugikortasuna –bidaia leku eroso eta atseginean disfrutatzeko-, eta erantzukizuna –ingurumena errespetatzen duten materialak erabiltzen direlako-.

Epaimahaia Diseinu Zentro, Automozio Enpresa eta Erakunde Publikoetako hainbat ordezkarik eta Automozioaren sektoreko hainbat diseinatzailek osatu dute, eta irizpide hauek erabili dituzte baloratzeko: diseinurako proposamenen berrikuntza, emangarrien kalitatea eta automozioaren sektorean duten aplikagarritasuna.


 

www.maier.es


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa