Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa hizketaldi formalak bideratu dituzte kooperazio-proiektu komun eta bakarrean integratzeko helburuarekin

  • Fecha: 20-03-2012

Euskadiko Kutxako egoitza nagusia (Arrasate)Caja Laboral-Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa kreditu-kooperatibek bi entitateak integratzera zuzendutako hizketaldi formalen prozesu bati ekin diote. 

Helburua da Kooperatibismoaren Balore eta Printzipioei eusten dien banka egiteko eredua bultzatzea.

Entitate bien gestio-parametro nagusienak, kaudimenean, likidezian eta berankortasunean neurtutako terminotan, sektoreko esanguratsuenen artean daude. 
 
Caja Laboral-Euskadiko Kutxak 21.536 milioi euro ditu aktibotan, 364 sukurtsal, 1.200.000 bezero eta 1.887 lan-bazkide, eta presentzia aktiboa dauka ondoko merkatuetan: Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroan, Aragoin, Errioxan, Gaztela eta Leonen, Kantabrian, Asturiasen eta Madrilen.
 
Ipar Kutxak 3.967 milioi euro dituaktibotan, 87 sukurtsal, 175.000 bezeroeta 397 langile.Bere presentzia Bizkaiko eta Arabako Lurraldeetan antzematen da, Gipuzkoan ere hainbat sukurtsal dituen arren.
 
Estatuko bigarren kreditu-kooperatiba
Integrazioaren eskutik Euskal Kreditu-Kooperatiba Euskal Herriko bigarren finantza-entitatea eta Estatuko bigarren kreditu-kooperatiba bilakatuko da, batez ere Bizkaian eta Araban bere posizioa sendotuz. Horrela, bi entitateen arteko batuketari esker, proiektu berriak merkatu-kuota esanguratsuak lortuko ditu Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako banku-paisaian. Euskal Autonomi Erkidegoko 750.000 bezero baino gehiago kooperatibako bezero izatera pasatuko dira, eta Nafarroara etorrita, 110.000ko muga gaindituko du. Dagoeneko Euskadiko Kutxa aritzen den erkidego guztiak kontuan hartuz, bezeroak, guztira, 1.300.000 baino gehiago izango dira.
Aliantzaren helburua da gizarte-ekonomiako finantza-entitatearen proiektu bat indartzea, ari den merkatuei finantza-zerbitzuak eta segurtatze-zerbitzuak ematera bideratuta. Hori lortzeko, Estatuko finantza-sistemaren gaurko bankarizazio prozesuarekiko eredu alternatibo batean oinarritzeko borondatea dago. 
Horrela, banka kooperatiboak bezeroarenganako gertutasunaren alde egingo duen eredua izango da, finantza-paisaia berrian rol garrantzitsua eta beharrezkoa eskuratuz. Horren eraginez, Herriaren garapen ekonomiko eta sozialari ikuspegi desberdin batetik eragiten lagunduko dio.
 
Informazio gehiago: www.tulankide.com
 

© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa