|
|
Fagor Electrodomésticosek Maior Vocce aurkeztu du
Erabiltzen eta garraiatzen erraza denez, erabiltzaileak, esaterako, eskumuturrean eraman ahal izango du erlojua balitz bezala, edo lepotik zintzilik; horri esker, Maior Voccek autonomia handiagoz gozatzeko aukera emango die ezintasunen bat dutelako edo adinduak direlako mugitzeko arazoak dituzten pertsonei.
Erabiltzaileak argia piztu/itzaldu, pertsianak igo/jaitsi, berogailua eta etxetresna elektrikoak piztu eta antzeko eguneroko eginkizunak gobernatu ahal izango ditu, mugitu beharrik gabe eta hirugarrenen laguntza eskatu beharrik gabe, etxeko edozein tokitatik eta erabateko autonomiaz, irrati bidezko komunikazio teknologiari esker, eta ahots aginte soil batez.
Maior Vocce bakarra da gaur egun domotikaren merkatuan, bai teknologiagatik, bai prestazioengatik. Ahotsaren bidez kontrolatzeko aukera ematen du, ikasteko prozesurik egin beharrik gabe, eta hainbat pertsonak erabil dezakete aldi berean eta elementuak edozein lekutatik kontrola daitezke; gainera, eramangarria da, eta ez da beharrezkoa gailua dagoen lekutik kontrolatu nahi den elementua zuzenean ikustea.
Produktu berriarekin, Fagor Electrodomésticosek beste urrats bat egin du berrikuntzaren arloan, eta berriro ere erabiltzaileen beharrei erantzuteko apustua egin du. Fagorreko Domotikako Marketineko zuzendaria den Edorta Mendietaren hitzetan, "erabiltzaileek gailu elektronikoekin elkarreragiteko ahotsa erabiltzeak asko samurtzen du prozesua, izan ere, produktu teknologikoak erabiltzeak ekar ditzakeen beldurrak gainditzen laguntzen du, horiek oso konplexuak direlakoan erabiltzaile multzo jakin batzuetan erreparoa sortzen baitu. Maior Voccek topiko hori hautsi eta etxeko automatismoak aktibatzeko/desaktibatzeko eta egoera kontsultatzeko aukera ematen dio erabiltzaileari, erraz eta samur: bere ahotsaren bidez".
http://www.fagor.com