|
|
Eroski Bidaiak-ek Zilarrezko Q-a lortu du bidaien kudeaketan duen bikaintasunaren sari gisa
Zilarrezko Q-ak agentzia gisa garatzen dituen prozesu guztien kudeaketaren maila handiko kalitatea lortu duela esan nahi du: agentziaren prozesu logikoetan, zeharkakotasuna amaierako bezeroaren gogobetetzera zuzenduta dago. Kalitate prozesuen garapen hori produktuaren negozioarekin eta erosketarekin du lotura, baita ere banaketarekin, merkaturatzearekin, sustapenarekin, salmentarekin eta bidaiariaren salmenta ondokoarekin, bai oporrak erosteari dagokionez, bai enpresa bezeroen bidaia korporatiboei dagokienez.
Euskalit-Kalitatearen Fundazioaren eginkizuna gestioaren hobekuntza eta berrikuntza bultzatzea du helburutzat, eta berak eman dio Bikaintasunaren Q Eroski/bidaiak-i, enpresa gestioan erakutsitako jardun ona saritzeko. Euskalitek Erabateko Kalitatearen kultura sustatzen du enpresen barruan eta gizartearen esparru guztietan, eta bere azken xedea da Euskal Autonomia Erkidegoaren garapenean, lehiakortasunean eta ongizatean laguntzea.
Bere prozedura EFQM metodoan oinarrituta dago (European Foundation for Quality Management), eta mamia aditu talde batek eredu horren irizpideen arabera egindako auditoria da; aurretik, adituek azken lau urteetako kalitateari buruzko memoria bat aztertu dute, enpresak izenpetuta.
Kalitatearen kudeaketari dagokionez, Eroski/bidaiak aitzindaria izan zen dagoeneko turismoaren sektorean, kalitate turistikoaren Q-a eta ISO 9001:2000 ziurtagiria lortu baitzituen. EROSKI/bidaiak-en iritziz, gaur egun, kalitatearen inguruko ziurtagiriek gestioaren eraginkortasuna sustatzen dute, eta bezeroek konfiantzazko plus gisa baloratzen dute hori, lan prozesuetan bikaina den enpresa batean bidaia erosterakoan.
Eroski/bidaiak errekonozimendu hori lortzen duen Taldearen lehenengo negozio integrala da; horri gehitu behar zaizkio produktu freskoen plataformek lortu berri duten ziurtagiri berdina, gestio logistikoaren lanak sarituz.
Eroski/bidaiak-en sare komertzialean 284 bulego daude Espainia osoan banatuta: Asturias 11, Galizia 21, Kantabria 10, EAE 92, Nafarroa 15, Errioxa 10, Gaztela eta Leon 17, Aragoi 18, Katalunia 15, Madril 41, Extremadura 1, Gaztela-Mantxa 3, Valentziako Erkidegoa 14, Balear Uharteak 1, Andaluzia 11 eta Murtzia 4. Halaber, 27 zentro ditu Travel Air-en, enpresa bezeroen bidaia korporatiboak antolatzen dituen dibisioan.
http://www.eroski.es