|
|
Euskadiko Kutxak Autonomo eta Enpresetarako Likidezia lerroa zabaldu du
Linea horrek oso harrera ona izan du Euskadiko Kutxako bezeroen artean eta 2009ko lehen seihilekoan 1.700 enpresak erabili dute. Eragiketa bakoitzean batez beste 115.000 € formalizatu direnez, hasierako 200 M€-ko zenbatekoa erabat agortu da dagoeneko.
Egoera horren aurrean Euskadiko Kutxak linea handitzea erabaki du, eta horretarako 100 M€ gehiago bideratu ditu. Linea handitzearen helburua hasierako berbera da: Autonomoei eta Enpresei likidezia eskaintzea, orain arte moduan lanean jarrai dezaten.
Bestalde, Euskadiko Kutxak finantzaketa iragankorreko linea sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin. Horrela, zubi-kredituen bidez, Elkarrekiko Berme Baltzuek (EBB) zirkulatzailearen linearekin lotutako kredituak eta maileguak erabakitzerako orduan izaten duten atzerapenari aurre egin ahal izango diote autonomoek eta enpresek.
Finantzaketa-linea berria enpresari indibidualei, autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei bideratuta dago. Euskal Autonomia Erkidegoko EBBei eskatutako abala lortu arte aipatutako enpresei nolabaiteko babesa eskaintzea du helburu.
Zubi-kredituen bidez, enpresek premiazko beharrei aurre egin ahal izango diete EBBen aldetik behin betiko abala lortu arte zain egon gabe.
http://www.cajalaboral.com