Prentsa aretoa

Actuales | Buscar | RSS

Fagor Etxe Digitala “2009ko Etxe Digitaleko Sistemarik Onena” aukeratu dute Casadomo sarietan

  • Fecha: 03-06-2009

Casadomo Eraikin eta Etxe Digitalaren ataria da, eta joan den maiatzaren 28an Casadomo sarien ekitaldia ospatu zuen, Madrilgo Nazioarteko Higiezinen Azokan. Sari horiek Eraikin eta Etxe Digitalari lotutako proiektuak, produktuak eta zerbitzuak saritzen dituzte, hainbat kategoriatan, eta helburua da Eraikin eta Etxe Digitalaren sektorea sustatzea, oro har, baina bereziki higiezinen sektorearen barruan. Guztira 14 kategoriatako produktuak, sistemak eta proiektuak saritu ziren.

“Etxe Digitaleko Sistemaren” kategorian, Fagor Etxeko Sistema Aurreratuen atalak “Urteko Etxe Digitaleko Sistemarik Onenaren” saria irabazi du. Ekitaldian Fagorreko Etxeko Sistema Aurreratuetako domotika arloko marketin zuzendaria izan zen, eta berak jaso zuen saria, Javier Lucendo Gregorioren eskutik, zeina ASIMILEC Etxe Digitaleko Batzorde Multisektorialeko lehendakaria den.

Fagor Etxe Digitalak erakutsi du domotikaren arloan aukera osoa eta arrazionala dela. Sistema berritzaile honen bidez etxea kontrola daiteke, edozein telefonoren bidez etxearekin kontaktatuz eta hainbat parametro kontrolatuz, munduko edozein lekutatik, etxean instalatutako ukimen pantaila baten bidez edo, are gehiago, ahotsaren bidez.

Etxe Digitaleko sistemak ahalbidetzen du argien funtzionamendua programatzea, pertsianak, ureztatzeko sistema edo klimatizazioa, baita etxean gerta daitekeen edozein gorabeherari buruzko oharrak jasotzea ere.

Konfort, segurtasun eta telekontroleko sistema aurreratu honen kudeatzailea Fagorren Maior-Domoa da. Mekanismo horrek etxeko edozein arazo detektatu eta konpontzen du, etxeko jabeari gertatzen diren gorabeheren berri emanez. Automatismo domotikoak eta Maior-Domoa uztartuz, gainera, sistemak presentzi simulazio automatikoak egin ditzake, eta etxetresnak martxan jartzea kudeatzen du, besteak beste, energia aurrezteko.

Fagor Sistema Aurreratuetako domotika arloko marketineko zuzendaria den Edorta Mendietaren hitzetan, “sari honek Fagorren ikerketa lanerako errekonozimendu handia esan nahi du, gure erabiltzaileen bizitza hobetzeko pentsatuta dauden sistema domotikoen garapenaren bidean. Fagor Etxe Digitala sistema bakarra da merkatuan, bere teknologia, prestazio eta erabilerraztasunagatik, eta etxeko urrutiko agintea bihurtu delarik, merkatuak egiten dituen eskakizunetara moldatzen gara, teknologiarik aurreratuena emanez”.
 


http://www.fagor.com


 


© MONDRAGON S. COOP. | Humanity at work | Legezko Oharra | Web mapa