|
|
Fagor Etxetresna Elektrikoak enpresak ONCEren saria jaso du "Erakunde Solidarioa"ren atalean
Saria emateko orduan, epaimahaiak Fagorrek bere produktuen irisgarritasunari buruz garatutako lana hartu du kontuan, eta 2006an konpainiak etxetresna elektriko irisgarriak egiteko abiarazi zuen kanpaina nabarmendu du. Saria emateko ekitaldia datorren martxoaren 26an egingo da, Gasteizko Artiumen.
Adibidez, Fagor 5H-199 BT X modeloko labean Bluetooth teknologia erabiltzeari esker, zeinak etxetresnari gehi dakiokeen zirkuitu elektroniko bat daukan, erabiltzaile itsuak edo ezintasun kognitiboa duenak display, sakagailu eta aginte birakarien bidez egin dezake lan labearekin, manipulazio guztia labeak igorritako ahotsezko mezuekin baieztatzen baita, Bluetooth hargailu estandar batean oinarrituta (aurikularrak).
Bidalitako informazioa hautatutako programaren funtzioarekin, tenperatuarekin eta iraupenarekin lotzen da, eta elikagaia prestatzeko hasiera eta amaiera markatzen ditu. Halaber, erabiltzailea irismen erradioaren barruan badago (10 metro), urrutitik labearen mezuak jasoko ditu, programa amaitu dela jakinarazten diotenak; are gehiago, nahi badu labeari deitu ahal izango dio, hautatutako parametroez edo programaren martxaz informatzeko.
Horrez gain, Fagorren "Net Compatible" sistema domotiko esklusiboari esker, teknologia hori duten etxetresna elektrikoak Fagor Etxe Digitalera konektatzeko prestatuta daude. Erabiltzaileak, telefonoaren bitartez, martxan/geldirik eta programazio funtzioak kontrola ditzake urrutitik, eta bere etxetresnaren funtzionamenduaren egiazko egoera zein den kanpotik kontsultatzeko aukera ere badu.
Teknologia horren ondorioz, erabiltzaileak konektibitateak gaur egun eskaintzen dituen aukerez balia daitezke prestazio berriak eskuratzeko, horien artean, adibidez, telediagnosia, zeinaren bidez erabiltzaileak bere etxetresnaren dei bat jasotzen duen matxuraren bat gertatu bazaio. Are gehiago, erabiltzaileak hala nahi izanez gero, zerbitzu teknikora zuzenean dei dezake. Net Compatible teknologia Fagor labe, hozkailu eta ontzi garbigailuen hainbat modelotan eskura daiteke.
"Hitz egiten duten lehendabiziko etxetresna elektrikoak sortu ditugu. Bluetooth edo Net Compatible sistemak erabiliz, erabiltzaileak eta etxetresnak duten elkarreragina Kooperatibaren apustu garrantzitsua izan dira, pertsona ezinduak integratzen laguntzeko eta etxeko lanetan ahal den guztia laguntzeko", adierazi dute Fagor Etxetresna Elektrikoetako arduradunek.
http://www.fagor.com